Kaixo, jakingo
duzuen bezala, batez ere goizeko 6:30ean Artzain Onaren elizaren atarian euri
zaparradari begira egon garenok, gaurko ibialdia hurrengo OSTEGUNERA pasatzea
erabaki dugu, urriaren 25era.
“Alerta laranja”
zegoela jakin ondoren, eta errepideetan ere arazoak eta abar, pentsatu dugu
onena ibilaldia atzeratzea zela.
Badakigu erabakia
ez dela denen gustukoa, batzuei ondo datorkie eta beste batzuei ez, honelako
erabakiak ez baitira inoiz denen gustukoak izaten.
“Antolakuntzan”
gaudenok sentitzen dugu benetan gertatu dena, baina eguraldia halakoxea izan
da.
Dena den, eta
animoak altxatzeko, badirudi ostegunean eguraldia hobea izango dela, zaila ere
ez da eta.
Gure metereologo
partikularrak, Juancarrek, eman dizkigun argazki batzuk jarri ditugu, etapa
honetan zer ikusiko genukeen erakusteko.
Honako aukera hau
ere posiblea zen
Benetan, eguraldi
honekin ezingo genuen etapa eder honetako ikuspegi eta paraje ikaragarriekin
gozatu.
Eta ikusitakoa
ikusi ondoren, usted dut denon atean erabakirik egokiena hartu dugula.
Euskal Herriko
Itzulia oso luzea da eta edozer gauzarekin egingo dugu topo, baina, hori bai,
beti zain izango dugu.
Eskerrik asko
ulerberak izateagatik eta zuen animoarengatik, meritu handia baitu eguraldi
honekin goizeko seiak eta laurdenerako Artzain Onaren atarian egoteko ohetik
altxatzeak.
Eskerrik asko
(ZUZENDARITZA)
No hay comentarios:
Publicar un comentario